2021(e)ko martxoaren 10(a), asteazkena

 Jokin Bildarratz Sorron

Hezkuntza Sailburua

Eusko Jaurlaritza

Gasteiz



Jauna:

Janire Jimenez naiz, Azpeitiko Iberotarren plazan bizi naizena, eta

harremanetarako 688456732 telefono zenbakia edo janjim2020@urola.eus posta

elektronikoa duena. Idatzi honen bitartez honako hau azaldu nahi dizut:


Dakizunez, DBHn azterketa gehiegi egiten dira. Aurreko urtean azterketa bat bakarrik egin genuen. Aurten gehiegi egiten ditugu eta orduan irudiutzen zait aldaketa handia dela. Baina idatzi hau ez dizut bidaltzen hori esateko. Nire ustez irakasleek garrantzi handiegia ematen diete azterketei. Ikasleak urduri jartzen gara azterketetan, suspenditzen badugu triste eta prekupatuta egoten gara eta asko estresatzen gara. Beste aldetik, pentsatzen dut ikasteko  egokiagoa izango litzatekeela lanekin, proiektuekin… zeren azterketak egin eta gero ahaztu egiten zaizkigu azterketako gauzak. Baita ere estresatu egiten gara azterketa guztiak juntu edukitzean.


Horregatik guztiagatik, nik, nire gelakide guztien izenean, eskatu nahi dizut Urola Ikastola

Bigarren Hezkuntzako Institutuan azterketak kentzea edo gutxitzea.


Gure eskaera aintzat hartuko duzulako esperantzan, jaso ezazu nire agurrik zintzoena.

 

Azpeitian, 2021eko otsailaren 8an

Izpt.


JANIRE JIMENEZ SARASUA



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

ERREPORTAJEA: BOBSLEIGH

                           BOBSLEIGH                             PLANIFIKAZIOA A1) GIDOIA -Titulua -Azpititulua -Nola egiten den -Jatorria e...