2021(e)ko maiatzaren 6(a), osteguna

Bidaia kronika: Luque

 

Luque, abuztuaren 22a:

Gaur goizean emozionatuta jaiki naiz, 05:00ean Nahiarekin eta Ingerekin gelditu naizelako Luquera (Andaluzia) joateko.. 05:00ean hasi dugu bidaia eta 09:30ean gosaltzeko gelditu gara bidean. 14:00etan iritsi gara Luquera. Bidaia hau gutxi gorabehera 8 ordukoa da, baina bazkaltzeko gelditu garenez, 9 ordutan iritsi gara. Gero herriko plazara joan gara hotelera etorri baino lehen nik bertan lagun edo ezagun asko ditudalako. Orduan bertan urdaiazpiko pixka bat jan dugu bazkari bezala.. Plazan egon eta gero 15:30ean hotelera joan gara maletak, motxilak eta guztia uztera. Gero arropa eta gure gauzak txukundu eta arropak armairuan jarri ditugu. 17:00etan pistinara joan gara, bainutxo bat hartu dugu eta geroago asteko erosketa egitera joan gara. 21:00etan eguzkia ezkutatzen hasi denean, argazki batzuk ateratzera joan gara igerilekura, gero dutxa bat hartu eta herrira joan gara afaltzera. Afaria Casa Frasco izeneko jatetxe batean jan dugu, plazan dagoena kokatuta. 23:30ean hotelara etorri gara eta pijamak jantzi eta lo egitera joan gara, baina pixka bat lehenago balkoian egon gara liburu bat irakurtzen.


Abuztuaren 23a:

Gaur goizean 11k aldera jaiki gara Nahia, Inge eta ni. Minutu batzuk geroago gosaria prestatzen hasi gara: ogia tostatuta, gainetik bertako olioarekin eta laranjazko zumo eder bat. Gosari eder hori jan eta gero jaztera joan gara. Goizean arratsalderako azken erosketa batzuk egin behar genituen. Herrira joan garenean plazatik igaro gara azokako barazki, fruta eta urdaiazpiko ederrak erostera. Plaza barrakez josita zegoen San Bartolome festak direlako. Gero, pintxo batzuk jatera joan gara La Plancha izeneko taberna batera. Ondoren etxera etorri gara eta bazkaldu egin dugu. Arratsaldean herrira joan gara, karrozak, banda… eta horrelako gauzak zeuden. Jarraian El Sevi izeneko taberna batera joan gara afaltzera eta amaitzeko karpara joan gara musika entzutera eta dantza egitera. Ohartu gabe 00:30ak iritsi dira eta etxera itzuli gara.


Abuztuaren 24a:

Gaur oso goiz esnatu gara alboko herrira joateko, Zuherosera. Kirol pixka bat egiteagatik oinez joan gara eta hara irtsi eta gero “puente colgante” ikustera joan gara. Oso zubi polita da, asko gustatu zaigu eta argazki eder asko atera ditugu. Gero korrika bueltatu gara hotelera eta dutxatu egin gara asko izerditu garelako.14:00etan herriko igerilekura joan gara ordua genuelako hartuta bertan bazkaltzeko. Hango tabernan oilaskoa bazkaldu eta gero, uretan sartu gara. Nahikoa egin dugunean, etxera itzuli gara. Erabaki dugu gaur lasai afalduko genuela eta orduan etxean afaldu dugu.Gero ohartu gara Nahiari mugikorra galdu zaiola eta orduan arropak jantzi eta bilatzera joan gara. Etxe barruan ez zegoenez,  Ingeren segapototik begiratu  Herriko igerilekuan zegoela ipintzen zuen. Kotxea hartu dugu eta igerilekura joan gara. Zorionez, bertan aurkitu dugu mugikorra. Orduan erabaki dugu, herrian geundelako, bertan pasiera bat ematea eta Gaztelura igo gara. Ondoren hotelera itzuli gara.

Eta lo egiteko ordua iritsi da, bihar arte!





BIDAIA KRONIKA

                                                                      PARIS  

Apirilaren 23a


Goizean goiz poz ederrarekin esnatu eta nire aitak  Hendaiako tren geldokira eraman nau. Urrutitik nire lagunak ikusi ditudanean, ilusionatu egin naiz.Trena 09:30ean hartu eta 11:00etan iritsi gara Parisera. Ni eta beste lau lagun etorri gara Parisera. Iritsi eta gure hotelera abiatu gara. Gure hotelak Fuor Season hotel george izena du, eta bost izarreko hotel eder bat da. Hotelean sartu eta azkar-azkar maletak logeletan utzi ditugu eta Paris esploratzen hasi gara.


Gidari turistiko bat hartu dugu bi egunetan Paris ikusteko. Gaur esan digu hiria ikusiko dugula eta bihar tokiak ikusiko ditugula. Paris zentrora joan gara eta gauza desberdinak ikusi ditugu. Auzo batzuk ikusi ditugu: Le Marais, Les Halles eta Montmartre. Oso politak ziren denak. Eguerdiko 2etan Boutary jatetxera joan gara bazkaltzera, oso ondo jan dugu, oso jatorrak ziren bertakoak.


Arratsaldean ez dugu gidari turistikorik eduki eta gu bakarrik ibili gara Parisen. Denda batzuk ikusi ditugu, Louvre museoan “Mona Lissa” ikustera joan gara eta, handik irten garenean, kafe bat hartu dugu. Gauen, hotelera afaltzera gindoazela, hotelaren aurrean mozkor kuadrilla bat ikusi eta korrika batean beldurtuta barrura sartu gara. Afaldu eta neka-neka eginda lotara joan ginen.


Apirilaren 24a


Gaur goizean pixka bat beranduago esnatu eta gosaltzera joan gara. Strada cafean gosaldu dugu. Eta gidari turistikoarekin, Torre Eiffela ikustera joan gara. Kalean jende asko zebilen, eta gure aldamenean zeuden laukote bati beraien gauza pertsonal batzuk lapurtu zizkioten (karterak,mugikorrak…)


Gero, Tuileriak lorategia ikustera gindoazela, nire lagun June galdu egin da, zeren aldrebes samarra baita, eta, nola ez dakien hiri handietan ibiltzen, gauza bat bururatu zaio: bakarrik hotelerako bidea zekienez, hotelerantz abiatzea. June galduta zegoen bitartean, creperi batera joan ginen, creperiak “Bretonne” izena zuen, eta bertan nik txokolatezko crepe  bat marrubiekin jan dut, eta nire bi lagunak txokolatezkoa platanoarekin. Dena oso goxoa zegoen. Momentu bat iritsi zen Junek mugikorrik ez zuenez, ezin izan digu deitu. Hotelera iritsi denean, bera bakarrik, hoteleko mugikorra hartu eta guri deitu digu, Junekin hitz egin dugu eta, azkenean, denak berriro ere elkartu ginen. 


Gaur hotelean bazkaldu dugu. Denetik jan dugu, eta bete-bete eginda siesta bat egitera joan gara. Siestatik esnatu eta meriendatzera joan gara. Denbora dexente pasa dugu leku eder bat billatzen meriendatzeko eta, azkenean, Jazi cafera joan gara. Gaur arratsaldean ez dugu museorik ikusi eta hirian zehar ibili gara. Gauean Pizza Romara joan gara afaltzera eta gero hotelera abiatu gara. Egun neketsu eta eder baten ondoren, poz- pozik ohera joan gara.




 BIDAIA KRONIKA

Capadocia, Apirilaren 15a


Azkenean iritsi naiz Capadociara, egun baten ondoren! Sekulako luzea egin zaigu bidaia. Lehenik eta behin, atzo goizeko 6,30etan esnatu nintzen, jantzi, maleta hartu eta plazara joan nintzen 07:00etarako, eta han lagunekin elkartu nintzen. Handik gutxira, horietako baten ama etorri zitzaigun bere furgonetarekin. Lagunaren amak San Jose Plazan utzi gaitu. Ordu 1 igaro baino lehenago iritsi ginen Bilbora, bertan janari pixka bat erosi genuen, adibidez: krispetak, litxarreriak, ura, frutak, txokolatezko palmera batzuk, gailetak, kafea….. Hegazkineko janari gehiena oso garestia da! Gero, bertako kafetegi batean gosaldu genuen. Esne beroa kakaoarekin. Bertakoak oso jatorrak ziren, eta oso goxoa zegoen guztia! Segituan iritsi zen autobusa hartzeko ordua. 09:30ean autobus geltokira iritsi ginen, eta  5 minututan iritsi zen. Eserlekurik erosoenak hartu genituen. 25 minutuan iritsi ginen gure geltokira (Bilboko aireportua), asko kosta zitzaigun billeteak ateratzea, baina azkenean atera genituen. 10:30ean genuen hegazkina; beraz, garaiz iritsi ginen. Hegazkinean sartu ginenean sekulako zirrara eta urduritasuna sartu zitzaigun. Sekulako suertea izan genuen, 4 lagun ginen eta sekulako kezka geunen, zeren eta ez genuen nahi ezezagun baten alboan eseri, baina zorionez 4 eserleku libre bilatu genituen elkarren alboan! 7 ordu geroago,beste autobus bat hartu genuen Kayseri herrira joateko. 18:15ak aldera iritsi ginen Kayseri herrira, bertako kaleetan bueltatxo bat eman, gutako batzuk zerbait erosi jateko, edo oroigarrirako zerbait hartu…. eta bazkaltzera joan ginen (badakigu oso berandu zela ordu hori bazkaltzeko, baina, aurrerago esan dugun bezala, hegazkineko janaria oso garestia da). Bertako janari ospetsuenetako batzuk hartu genituen jateko, sekulako betekadarekin autobus geltokira joan ginen berriz ere, (esan beharra dago dena oso oso goxoa zegoela) oraindik eta urduriago eta zizarra gehiago sortu zitzaigun, ia irirtsi ginen, 2 ordu baino lehen bertan egongo ginen, Capadocian!. Arratsaldeko 8,10 etan Göreme-ra iritsi ginen, segituan iritsiko ginen Capadociara! Azkenik taxi bat hartu genuen Capadociara iristeko. Eta handik ordubetera, bertan geunden! Egia esan taxia ez zen oso merkea, ia 90€ ordu bateko bidaia xixtrin bat, a zer engainua! Gero hotelera joan ginen. Dena oso luxuzkoa zen. Segituan joan ginen lo egitera, oso nekatuta geunden eta. 



Capadocia, Apirilaren 16a

Gaur goizean oso goiz esnatu gara globoan ibiltzera joateko.

 Esperientzia izugarria izan da. Horra hemen argazki batzuk:


Globotik jaitsi ondoren, konturatu naiz mugikorra falta zitzaidala. Orduak egon gara mugikorraren bila, eta konturatu gara  galtzetako poltsikoan nuela sartuta. A zer burua nirea! Bazkaltzera joan gara jatetxe batera, erreserbaturik genuen tokia, baina ez digute sartzen utzi. Ordu erdi berandu iritsi garelako, zeren eta mugikorraren bila ibili gara, a zer estafa jatetxekoa! Azkenik hotelera itzuli gara. Pizza batzuk eskatu eta gure gelan jan dugu. Oraindik ere hemen gaude, hotelean. Bihar gehiago kontatuko dizuegu.  Orain “valle de rosas”-era goaz.  Joango gara idazten ikusi dugun guztia, eta gure gertaerak. Hurrengora arte!

Aio-aio!


ERREPORTAJEA: BOBSLEIGH

                           BOBSLEIGH                             PLANIFIKAZIOA A1) GIDOIA -Titulua -Azpititulua -Nola egiten den -Jatorria e...