2021(e)ko apirilaren 28(a), asteazkena

BIDAIA KRONIKA

Parisen, 2021eko apirilaren 23an

Gaur goizean, 07:00etan esnatu naiz ilusioz gainezka denbora askoan itxaron dudan egun zoragarria iritsi dela jakinda. 7:45ean abiatu naiz kotxez Bilbora, eta 08:40ean iritsi naiz Bilboko aireportura. 80,95€ kostatzen den EasyJet hegaldia hartu ondoren, 9:00etan abiatu naiz Parisera. Ordu eta erdiko bidaia aspergarri eta nekagarri baten ondoren, 10:30ak aldera iritsi naiz Frantziako hiriburuko aireportura. 

Ritz hotela non zegoen ziur ez nekienez, mugikorrari galdetu diot, eta segituan iritsi naiz bertara. Kanpotik oso polita ez dirudien arren, barrutik oso dotorea da. Bertan gauzak utzi eta hiri zoragarriko kaleetan barrena abiatu naiz.

Eifel dorrea ikustera nindoala ibai zoragarri bat ikusi dut. Zein ibai zen jakin nai nuenez, ibaiari begira zegoen agure frantzes bati galdetu diot. Berak esan didanez, Sena ibaiaren aurrean nengoen. Ibaiaren ondoan argi asko dago, eta ibaiak argia egiten duela dirudi. Ibai ertzean aurrera joan naiz, eta Eifel dorrearen aurrera iritsi naiz azkenean.

Nik uste nuena baino askoz ere handiagoa da, eta oso polita. Bertan argazkiak ateratzen ibili naiz. Bertako jendearekin ere atera ditut gutxi batzuk. 12:05ean gosetu egin naiz eta dorrearen ondoko izozki denda betera joan, eta limoizko izozki bat erosi dut, 5€ ordainduta. Nahiko garestia zen arren, oso gozoa zegoen, eta 25ºko tenperatura zegoenez, gustora jan dut Eifel dorreari begira eserita.  Erlojuari begiratu diodanean 13:00ak direla ohartu naiz. Berehala hotelera abiatu naiz zerbait bazkaltzeko asmoz.

Hotelera bidean nindoala, gizon bat ikusi dut beltzez jantzita, aurpegia estalita eta eskuan pistola batekin. Beldurtu egin naiz eta, badaezpada, beste aldeko espaloira pasatu naiz. Beltzez janzitako gizona urrezko lepokoak saltzen diren denda batera sartu da lasterka. Hasieran neuk ere lasterka ihes egitea pentsatu dudan arren, bertan geratu naiz dendari begira. Bost minutu geroago gizon maltzurra dendatik atera da eskuan urrezko lepoko bat zuela eta lasterka alde egin du bertatik. Orduan, polizia bat agertu da autoan eta lapurrak hartutako  bide berbera hartu du.  Denbora batez hantxe egon naiz kalearen bazter batean zer egin ez nekiela; ondoren, hotelerantz abiatu naiz. 

Azkenean iritsi naiz Ritz hotelera, gose ederrarekin gainera.  Jangelara joan naizenean oso polita iruditu zait eta, mahi bat aukeratu ostean, bertara joan eta aulki batean eseri naiz. Segituan ekarri didate karta, guztiak itxura ona zuen arren, hiru aukeratu ditut.


Lehengo platerean, Soupe à l´oignon

Bigarrengo platerean, Cassoulet

Postrea, Quiche Lorraine

Guztia oso ona zegoenez, dena jan dut. 

Arratsaldean, Louvre museora joatea erabaki dut. 15:00etan abiatu naiz. 15:18an iritsi naiz bertara, oso museo polita da kanpotik behintzat. Barrura sartu naizenean izugarrizko jende pila zegoen bertan. Gauza zahar ugari dago museoan eta balio handia dute. Gauza asko gustatu zaizkidan arren, niri gehien gustatu zaidana Marlyren zaldien estatua da.

Museoan hiru ordu egon ostean, hotelerantz abiatu naiz. Bide luze bat aukeratu dudanez, 19:00etan iritsi naiz hotelera. Logelara joan eta bertan lasai-lasai egon naiz ordu betez; ondoren, afaltzera joan naiz. 21:00etan amaitu dut afaria, oso ona zegoen guztia, eta berriro ere logelara joan naiz. Oso nekatuta nengoenez, ohean sartu naiz. 

Egun ederra pasatu dut gaurkoan, eta, ondorengo sei egunak ere horrela izango direlakoan, lo artu dut.

 

2021(e)ko apirilaren 27(a), asteartea

BIDAIA KRONIKA

                                                           AMSTERDAM


Apirilaren 23a

Gaur goizean Amsterdamera joateko oso gustura gaude Ander, Jon, Miren eta ni. Bilbotik Amsterdamera joan gara hegazkinean, eta bidaia osoa lo igaro dugu oso goiz hartu behar genuelako hegazkina. Bilbotik 06:45ean irten gara hegazkinez (KLM) eta 08:55ean iritsi gara Amsterdameko aireportura. Iritsi garenean, taxia hartu eta Corendon City hotelera joan gara. Bakoitzaren hoteleko kostu 77€koa izan da, eta guztiona 308€koa.


Hoteleko sarrerara iritsi garenean gure izenak esan dizkiogu, eta gero gure gelako giltza eman digu. Gure geletan sartu gara eta bakoitza bere oheetan etzan gara. A zer gela handi eta politak ziren, pentsatzen genuena baino askoz ere hobeak. Gero, maletak hustu ditugu eta kalera irten gara zerbait jatera, goseak geundelako. Ikusi dugun lehen tabernan eseri gara, gose handia genuelako. Ur baso bat eskatu dugu bakoitzak eta gero bakoitzak ogitarteko bat. Laurok urdaizapikoaren ogitartekoa eskatu dugu, oso goxoa zegoen. Hitz egiten egon gara pixka bat. Gero, ordaindu egin dugu eta mahaitik jaiki gara. Kalean buelta bat eman dugu, oso hiri polita delako eta oso ongi ari garelako pasatzen: argazki batzuk atera ditugu, denda batzuetan erosketa batzuk egin ditugu, janari desberdinak probatzen egon gara…


5 ordu igaro ditugu kalean bueltaka, oso gustura genbintzalako. Vondelparken ibili gara. Oso leku zabala da eta dena zelaiz inguratuta dago. Ibai bat ere badago eta hankak busti ditugu, bero egiten zuelako. Gero, ogitarteko batzuk erosi ditugu: Anderrek, Mirenek eta nik xolomoaren ogitartekoa eskatu dugu eta Jonek, berriz, patata tortila ogitartekoa eskatu du. Oso goxoa zegoen jan dugun dena. Ogitartekoak eskuan ditugula, leku bat bixitatzera joan gara “Plaza Spui”. Berezia da: etxe bereziak daude forma desberdin askorekin eta denda pila batekin, taberna batzuk ere badaude… Dena oso polita eta bitxia da. 


Pare bat ordu igaro ditugu “Plaza Spui” ikusten eta konturatzerako 08:30ak ziren. Eta orduan kalean ibili gara esaten nolakoa iruditu zaigun “Plaza Spui”. Buelta luze baten ondoren, hotelera itzuli gara. Neka-neka eginda geunden. Hotelera iritsi garenean, pijama jantzi eta lotara joan gara denok.



Apirilaren 24a


Gaur, goizeko 11:30etan esnatu gara. Lo hartu dugunez, hegazkina galduko genuela pentsatu dugu, ez bagenuen azkar gosaltzen eta ez baginen azkar mugitzen. Azkar-azkar jantzi eta gosaltzera jaitsi gara. Ondo gosaldu dugu baina azkar ere bai. Korrika batean igo gara gure geletara, maletak egin ditugu eta taxia hartu dugu aireportura joateko. Aireportura iritsi garenean, 13:30eko hegazkina hartu dugu. Bidaia erdia hitz egiten eta beste erdia lo pasatu dugu. Bilboko aireportura iritsi garenean, taxi bat hartu dugu bakoitza bere etxera joateko, eta tristuraz elkar agurtu dugu hurrengo batean berriz ere gelditzeko gogoarekin beste leku batera joateko.



HAWAII


Honolulu apirilaren 26a

Gaur goizean oso goiz esnatu naiz Honolulura (Hawai) joateko. Maletak prestatuta nituen duela bost egunetik. Gosaldu eta etxetik ateratzerako orduan konturatu naiz zazpiak eta bost zirela eta zazpietan nire kuadrillakoekin geldituta nengoela. Korrika hasi naiz ordulariari begiratu orduko. Plazara iritxi eta denak nire zain zeuden. Autobusa hartu dugu Bilbora joateko. Bidea oso luzea zen eta konturatzerako lo hartu dut. Ordu bat pastu ondoren, Bilbon geunden eta nire lagunak oihu egin didate ni esnatzeko. Goizeko zortziak eta laurdenean Bilboko airoportuan geunden eta bederatziak eta laurdeneko hegazkina hartu dugu Madrilera joateko. Bidaia oso polita izan da. Ordu bat eta hamar minutu geroago Madrilen geunden, hau da, hamabiak eta hogeian. Madrid ezagutzeko 30 minutu genituen eta Madriletik zerbai erosita atera behar ginela eta, bakoitzak bitxi bat erosi dugu, kolore guztietakoa.  12:50ean ateratzen zen hegazkina. Hagazkinera igo eta gure lekuetan eseri gara. Oso bista politak zeuden an goian. Pare bat eskala egin ditugu Londresen eta Los Angelesen eta azken geldialdian, 22 ordu 35 minutu ondoren, Hawain geunden. 


Honolulu, apirilaren 27a

11:25ean iritxi gara, taxian sartu gara denok eta paper bat eman diogu hotelaren helbidearekin “2365 Kalakaua Ave, Honolulu, Hi 96815” irakurri du altuan. Hotelera iritsi eta liluratuta gelditu gara hotela ikustean, eta geletara joan gara. Maletak utzi eta leihotik begiratzea bururatu zait, pistina eder bat ikusi dut. Nire lagunei deitu eta 15 minutura gelditu gara igerilekuan. Bainujantzia jantzi, eguzkitako betaurrekoak hartu, krema eman, toalla hartu… Hamaketan etzanda jarri dira batzuk eguzkia hartzen baina nik bero handia nuenez, uretara salto egin dut. Uretatik atera eta gose handia genuenez, jatetxe batera joan gara. Horman zegoen zerrendatik ensalada, patatak, arraina… eskatu ditugu. Bazkaldu ostean herria ezagutzea pentsatu dugu. Arratsalde osoa museoak bisitatzen, denda desberdinak ikusten, argazkiak ateratzen… pasatu dugu. Arratsaldea segituan pasatu da eta eguna ilundu da. Hoteleko jatetxean jan dugu eta oraingoan ere zerbait antzekoa jan dugu. Hondartzan eserita egon gara izarrak ikusten eta bitartean izozki bana jan dugu. Nik txokolatezko izozkia jan dut. Nire lagun bat ez da oso ondo sentitu eta gelara joateko esan diogu. Gaueko hamarretan ohera joan gara hurrengo egunean goiz esnatzeko. 



Honolulu, apirilaren 28a

Gaur nahiko goiz esnatu gara egunsentia ikusteko. Honoluluko Zoora joan gara goiz erdia pasatzera. Animalia desberdinak ikusi ditugu: elefante txikiak, tigreak, koalak… Denak oso politak ziren eta animalia guztiak ikusiz, zoo guztiari buelta bat eman diogu. Zootik atera eta zerbait desberdina egiteko gogoa sartu zaigu eta surfeko tablak allokatu ditugu. Krema eman eta olatu tarteetara joan gara. Gozatzen baino gehiago beldurtuta geunden zeuden olatu handiengatik, eta olatu baten indarrez itsasertzera heldu gara hala nola. Ondarretan geundela ganben usaina etorri da guregan eta usainari jarraituz, hondartzan zegoen kafetegi bateraino iritxi gara. Ganbak, itsaski paella… eskatu ditugu. Ganbak saltsa berezi bat zeukaten eta asko pikatzen zuen. Arratsaldea iritsi zaigu. Bizikletak hartu eta hainbat kilometro egin ditugu irlaren inguruan palmera altuak ikusiz, Lolani gaztelua bisitatuz, Perl Harbo ikusiz, Aloha dorrea bisitatuz… Makapuu hondartzan afaldu dugu piknik baten moduan eta pizza batzuk jan ditugu denon artean.


Honolulu, apirilaren 29a

Goizeko 9etan gelditu gara Waikiki hondartzan Diamond Head kono bolkanikoa igotzeko. Bidea oso polita izan da, goian zerbait jan eta behera jaitsi gara. Bidean zuhaitz ederrak, kolore guztietako lore txikiak… ikusi ditugu. Hondartza ondoan jan dugu Hawaiko janari tipikoa probatuz. Laulau izeneko janaria probatu dugu. Laulau, arraina ti izeneko hosto batekin bildutako janaria da. Arratsaldean, hoteleko pistinan bainatu eta barkuan buelta bat eman dugu. Ur ertzera heldu garenean, hondartzan bainatu gara. Ura oso gazia zegoen eta eguzkitako krema ez dugunez eman, denok gorri-gorri atera gara uretatik. Azken gaua zen eta Honoluluko portuan afaldu dugu.



Azpeitia, apirilaren 30an

Lehenengo egunean egin genuen berbera egin dugu gaur. Hegazkina hartu eta pentsatzen aritu naiz. Kultura berria ikasi dugu opor hauetan eta hurrengo urtean horrelako beste bidaia bat egingo dugula adostu dugu kuadrillako guztiok.

Hurrengo urtera arte!


BIDAIA KRONIKA

 New York


Urduritasunez betetako gau bat pasatu ondoren, goizeko 8etan, jaiki eta motxilak prestatzen hasi gara, Loiuko aeroportuan (Iberia konpainiarekin) joateko. Atzo Bilbora etorri ginen gaua pasatu beharrean (Carlota hotelean), gaur lo geihago egiteko, 1 orduko bidaia egin gabe. Bidaia honetara lagun batzuk gonbidatu ditut: Aitor, Iker eta Nahia, nik bakarrik pasa bearrean 2 egun hauek.

Hegazkina 09:25ean geneukan, eta, 08:35erako aeroportuan geuden, lasai egoteko hegazkina hartu aurretik. Handik minutu batzuetara entzun genuen hegazkina atzeratu zela ia ordubete. Azkenean 09:45ean abiatu ginen eta 19:45ean iritsi gara New Yorkeko aeroportura.


Lehenik eta behin hotela aurkitzen hasi gara, dakigun bakarra hotelaren izena Seaport dela. New York guk pentsatzen genuena baino askoz ere handiagoa da, eta konturatu gabe galdu egin gara gure hotelaren bila genbiltzela.

Azkenean! Iritsi gara gure hotelera, denok harrituta geratu gara hotelera sartu bezain laster, bueno eta logelak izugarri handiak eta ederrak dira. Lehenbailen maletak logeletan utzi eta afaltzera joan gara hirira. Le Bernardin restauratean afaldu dugu eta hitzik gabe geratu gara zer ondo jaten den bertan. Afaltzen bukatu bezain laister hotelera joan eta lotara joatea pentsatu dugu, oso egun gogorra izan dugu eta.


APIRILAREN 15a


Iritsa da hurrengo eguna! Denak neka-neka eginda gaude eta konturatu gabe erlojuan begiratu dugu eta goizeko 12ak ziren! Beraz 10:00etan jaikitzekotan pentsatuta genuen baina gure gorputzak ezin zuen mugitu ere egin ordu horretan. Orduan pentsatu dugu goiza hotelean pasatzea eta arratsaldean joatea Central Park bisitatzera.

Ederki bazkaldu dugu gaur ere. Ordubete egon eta Central Parkera abiatu gara..

Pare bat autobus hartu behar izan ditugu, gure hoteletik oso urruti zegoelako. 

Iritsi gara eta denak oso pozik jarri gara, toki aparta baitzen arratsaldea lagunartean pasatzeko.

Kartak ekarri ditugu denbora pasa jolasteko, eta partida guztiak Ikerrek irabazten ditu, jada nazkatuta geunden beti berak irabazten zuela ikusteak. Bat-batean haize bolada ikaragarria hasi zen eta gure kartak eramaten zituzten. Nahia kartak jasotzera joan zen, baina hain urrutira eraman zituzten haizeak, konturatu gabe Nahia galdu egin zen. 

Gu jada kezkatzen hasi gara ez delako agertzen, eta mugikorra itzalita daukalako. Bila jardun eta jardun baina ez dugu aurkitzen, orduan pentsatu dugu poliziarengana joatea. Bertan gaudela konturatu gara arazo handi bat daukagula: bakarrik Nahiak daki Ingelesez hitzegiten. Hortaz ez daukagu poliziarekin harremanetan jartzeko erarik. Mobilean itzultzen saiatu gara igelesera, eta bat-batean, hantxe ikusi dugu Nahia gure muturren aurrean bera ere poliziarengana joaten. Denak saltoka hasi gara pozaren pozez elkar batutakoan. Nahia oso beldurtuta dago. Kontatu zigun oso gaixki pasatu zuela berak bakarrik hiri handi honetan. Jende arraroa omen zeukan berari begiratzen, eta oso kezkatuta zegoela pentsatzen mina egin nahi ziotela. Denbora bat egon gara berarekin ea lasaitzen zen denbora bat pasatuta. Lasaitu denean, hotelera abiatu gara afaldu eta bukatutakoan lotara joateko.


APIRILAREN 16


Esnatutakoan, beste egun desberdin bat dela konturatu gara. Gaurkoan Time Squarera joateko asmoarekin esnatu gara. Goizeko 9etan jaiki gara, lasai gosaldu eta eguerdian joateko Time Squarera. Gosaria amaitutakoan, bat-batean Aitorrek lo hartu duela konturatu gara, abiatu behar ginen momentuan. Orduan, esnatu dugunean, oso haserre esnatu da lo gehigo egin nahi zuelako. Gaur ere pare bat autobus hartu behar izan ditugu gure tokira iristeko. Lehenengo gauza, bertako jatetxe eder baten bazkaldu dugu eta amaitzeko helatu gozo bat jan dugu bakoitzak. Tripa bete-bete eginda daukagula denda desberdinatara abiatu gara bakoitza, arropa batzuk ez zaizkigulako gaizki etorriko armairuari toke berezi bat emateko. Konturatu gabe arratsaldeko 7,30etan egin zaizkigu, orduan denok autobus paradan batu gara, gero autobusa hartzeko. 

Hotelera iritsitakoan, maletak egiten hasi gara hurrengo egunerako jada prestatuta edukitzeko. Gau hau denok tristuraz pasatu dugu inork ez duelako nahi toki eder honetatik joan, baina ez dago beste konponbiderik.


Hurrengo goizean jaikitakoan, lasai asko egon gara, 17:00etan aeroportuan egon behar dugulako. Hegazkinera iritsi eta denak siesta eder bat hartu dugu. Iritsi gara Bilbora azkenean, bidaia luze baten ondoren. Denak tristuraz beteta elkar agurtu behar izan dugu, hurrengo baterako horrelako plan gehiago prestatuta elkartzeko asmoz.


BIDAIA KRONIKA

 Seattle


Atzo goiz osoa lo pasatu ondoren, 14:00etako autobusa  hartu genuen Maddik, Elenek, Martinak eta laurok Donostiara joateko. 14:45ak aldera iritsi eta korrika joan ginen beste geltokira Bilbora zihoan autobusa hartzeko 15:00etan. 16:15ean Bilboko aireportuan gelditu zen autobusa eta ordubete itxaron genuen hegazkina heldu arte. Itxaroten genuen bitartean, check-ina egin genuen eta Duty Free dendara joan ginen. Behingoz hegazkina iritsi zen 17:15ean. Eserlekuen atzeko pantailetan “diecisiete” filma ikusten pasatu genuen hegaldi osoa, eta 19:20an lehen geldialdira iritsi ginen, Amsterdam. 


14 orduko eskala egin behar genuenez, toki batzuk bisitatzea erabaki genuen. Lehenengo, Ana Franken Etxea bisitatu genuen ordu betez eta gero Dam Plazara joan ginen. Taxi bat hartu genuen TripAdvisoren bilatutako “Dope” jatetxera joateko. Han afaldu genuen eta behin bukatutakoan beste taxi bat hartu genuen Ambassade hotelera joateko. Gau luzea pasatu genuen kristoren gogoa genuelako Seattlera zihoan hegazkina hartzeko. Ez genuen ia lorik egin nerbioengatik, baina pare bat ordu lo egitea lortu genuen. Gaur goizean 7etan esnatu gara eta Starbucksera joan gara gosaltzera. Maletak prestatzerakoan, pentsatu dugu ezin genuela Amsterdametik joan ariketa tipikoena egin gabe: bizikleta bat alokatu. Bakoitzak bizikleta bat hartu eta buelta bat ematera joan gara. Jada jende asko zegoen kalean eta Maddik ia pertsona bat jo du, inoiz baino barre gehiago egin dugu! 9:15ean aireportura iritsi gara eta, check-ina egitean, Elene konturatu da pasaportea hotelean ahaztu duela. Taxi bat hartu dugu hotelera joateko, pasaportea hartu eta berriro aireportura joan gara. Zorionez, puntual iritsi gara, 10:00etan. Maletak fakturatu eta 10:15ean hegazkinera igo gara. 


Hegaldi erdia lo pasatu dugu. Gero, hegazkineko zerbitzaria karritoarekin pasatu da eta bazkaria eskatu diogu. Beste erdia, Maddi, Elene eta Martina filmak ikusten egon dira. Tom eta Jerryrenak gehien, baina Spidermanen bat ere ikusi dute. Nik liburu bat irakurri dut Spotifyn “Boulevard of Broken Dreams” entzuten nuen bitartean. Hegaldiko zerbitzaria berriro pasatu da eta afaria eskeini digu. Denok zopa jan dugu, Maddiren gustokoena da eta.  Hango 11:20an iritsi gara. 10 ordu eta 5 minutuko hegaldi luze baten ondoren, Warwick Seattle hotelera joan gara check-ina egiteko. Oso bista onak daude gure gelatik. Hoteletik irten bezain pronto, Seattleko Hegaldien Museoa bisitatu dugu. Izututa gelditu gara hor dagoen hegazkin kopuruarekin. Ondoren, zentro historikora joan gara, “Occidental Park”etik hasi gara eta ordu erdiz han egon gara. Gero “Columbia Center” eraikina bisitatu dugu, eta, oso altua denez, Seattle osoa ikusten da bertatik. 13:00ak aldera, hotelera bueltatu gara bazkaltzera. Buffet librea zegoen eta asko jan dugu laurok. Igogailuan geundela, mutiko gazte batek esan digu Arctic Monkeys taldeak kontzertu bat eman behar zuela arratsaldeko 8etan Seattlen bertan, eta erabaki dugu joatea, baina lehenengo, turismo gehiago egitera joan gara. “Capitol Hill” auzotik pasa gara, “E

John” kalean hasi eta “Broadway” kalean bukatzen da. Martinak akuariora joan nahi zuenez, “Capitol Hill”etik irten garenean bertara joan gara. Ondoren, kontzertura joan gara. Gure kantu gustokoenak jo dituzte, eta, gainera, zorteko izan gara Alex Turnerrek, taldeko gitarrista eta abeslariak,  bere gitarra oparitu digulako. Publiko osoa inbidiaz beteta zegoen! 23:00etan irten gara kontzertutik eta hotelera bueltatu baino lehenago, Seattleko jatetxerik onenera joan gara, “The Pink Door”. Bizian jan dudan janarik onenetakoa izan da. Afaldu ondoren, hotelera bueltatu gara eta bihar Seattle esploratzen jarraitzeko gogoarekin, ohean sartzeko irrikitan nago.


BIDAIA KRONIKA

 LISBOA


Apirilaren 23a


Bat-batekoa izan zen. Zozketa baten hartu genuen parte Nahiak, Mirarik, Maianak eta nik, eta zorionez, bidaia bat irabazi genuen. Lisboara joateko bidaia bat. Gaur joan garenez, oso pozik eta gogo handiarekin esnatu naiz, baina 08:30ean esnatu behar izan gara. 09:00ean joan gara Bilboko aireportura eta bileteak egiaztatu eta maletak utzi eta gero, hango tabernara joan gara zerbait jatera gosetuta geundelako. 11:00 - 12:10 hegazkina hartu dugu Lisboara joateko. Lisboara iritsi garenean, gure hotelera joan gara, “Palacio Governador” hotelera. Hotel zoragarria da; igerileku handi bat du, bufet handi bat eta gainera jateko bikaina dago bertan. Gelak ere handi-handiak eta argitsuak dira. Oso ohe komodoak daude eta komunak ere garbiak daude. Maletak hustu eta gero, kalera joan gara. Tranbia asko egoten dira kaleetan, gehienak horiak dira baina gorriak ere badaude. Jarraian “Plaza del Comercio” izeneko plaza batera joan gara. Jatetxe asko daude bertan eta oso handia da. Turista asko daude bertan argazkiak ateratzen gu bezala. Zoritxarrez, Maianari mobila ahaztu zaio. Plaza osoan egon gara begira baina ez dugu mobila topatu. Poliziari deitu diogu eta “Google Traductor” ibili dugu berarekin komunikatzeko. Galdetu diogu ea ba al dakien non dagoen kalean bilatutako gauzak egoten diren lekua. Esan digu “Rúa das Portas” kalean dagoela, orduan hara joan gara. Bertara joan garenean, bi polizia daude. Batek ingelesez dakienez, ingelesez hitz egin dugu. Zorionez, bertan dago Maianaren mobila!!!! Beste turismo pixka bat egin ondoren, afaltzera joan gara. “Pizzeria Romana al Taglio” pizzerian afaldu dugu. Pizzeria handi eta dotore bat zen. Gainera jende asko zegoen bertan. Eszenatoki bat ere badago bi musikariekin. Musikari bat gitarra jotzen ari da, bestea pianoa jotzen eta azkena, abesten. Bi pizza handi eskatu ditugu, pizzak oso onak daude baina oso garestiak dira. Hotelera joan eta gero, esnea hartu dugu gaileta batzuekin. Eta oso egun neketsua izan denez ziztu bizian hartu dugu lo.

ERREPORTAJEA: BOBSLEIGH

                           BOBSLEIGH                             PLANIFIKAZIOA A1) GIDOIA -Titulua -Azpititulua -Nola egiten den -Jatorria e...