2021(e)ko martxoaren 4(a), osteguna

Azterketak debekatzeko eskaera

Jokin Bildarratz Sorron

Hezkuntza Sailburua

Eusko Jaularitza

Gasteiz





Jaun hori:


June Atejada Méndez naiz, Azpeitiko Auskalo Non kaleko 1, 3-ezkn bizi naizena, harremanetarako 641198241 telefono zenbakia eta junate2020@urola.eus posta elektrikoa duena. Idatzi honen bitartez hau azaldu nahi dizut:


Urola ikastolako DBH1eko ikasle bat naiz, eta azken aste hauetan azterketa asko ditugu. Hainbeste azterketerako ikasten, lagunekin gelditzeko denborarik ez dut eta estresatzen hasia naiz. Iruditzen zait azterketa gehiegi egiten ditugula, informazioa buruz ikasi eta bi egunetara ahaztu egiten da. Gainera, ikasleak baloratzeko beste modu asko daude, proiektuak edo lanak, adibidez, eta hori eginez ikasleek askoz gogo gehiagorekin ikasiko genuke. 


Horregatik guztiagatik, ni eta nire gelakideen izenean, eskatzen dizut azterketak debekatzea.


Eskaera hau aintzat hartuko duzulako esperantzan, jaso ezazu nire agurrik zintzoena.


Azpeitian, 2021eko otsailaren 9an








Izpt.








JUNE ATEJADA MÉNDEZ

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

ERREPORTAJEA: BOBSLEIGH

                           BOBSLEIGH                             PLANIFIKAZIOA A1) GIDOIA -Titulua -Azpititulua -Nola egiten den -Jatorria e...