2021(e)ko martxoaren 4(a), osteguna

Azterketak debekatzeko eskaera gutuna

                                                                                                            Jokin Bildarraitz Sorron

Hezkuntza Sailburua

Eusko Jaurlaritza

Gasteiz


Jauna: 


Alaitz Solabarrieta Bastida naiz, Azpeitiako toki batean bizi naizena, eta harremanetarako 666 666 666 telefono zenbakia edo alasol2020@gmail.com emailez. Idatzi honen bidez, arazo bat azaldu nahi dizut:


Aurten, nire lehenengo urtea da DBHn eta, beste gauza askoren artean azterketak daude. Kontua da asteko egun guztiak azterketaz beterik ditugula, eta irakasleek ez digutela momentu bat ere ematen lasai egoteko astean zehar. Gainera, horrenbeste azterketa izanda, jendeak ezin du ondo ikasi eta momenturako bakarrik ikasten dute; eta hurrengo egunean ahazteko, ez du merezi. Beste aldetik, azterketak pilatzen dira eta ez digute nahiko denbora ematen ikasteko, honela estresatuz, eta lan kalitatea galarazizi. Benetan ez du merezi denbora horretan galtzeak eta, gure ustez, hobe izango litzateke proiektuak, lanak eta beste zenbait baliabideen bidez ikustea ikasleek zer dakiten eta zer ez. 


Horregatik guztiagatik, nik eta nire gelakideok, eskatu nahi dizugu Urola Ikastola Bigarren Hezkuntzako Instututuan azterketak kentzea.


Gure eskaera aintzat hartuko duzulako esperantzan, jaso ezazu nire agurrik zintzoena.



                                                             Azpeitian, 2021 eko otsailaren 9a





Izpt.


Alaitz Solabarrieta Bastida


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

ERREPORTAJEA: BOBSLEIGH

                           BOBSLEIGH                             PLANIFIKAZIOA A1) GIDOIA -Titulua -Azpititulua -Nola egiten den -Jatorria e...