2021(e)ko martxoaren 4(a), osteguna

Azterketak debekatzeko eskaera

                                                                                                    Jokin Bildarratz Sorron
                                                                                                    Hezkuntza Sailburua
                                                                                                    Eusko Jaurlaritza
                                                                                                    Gasteiz


Jaun hori:


Inge Elias Lazarobaster naiz, Azpeitiko Erdi Kalean 7-1An bizi naizena, eta harremanetan jartzeko 688 34 67 09 telefono zenbakia edo ingeelias@ni.eus posta elektronikoa dudana. Idatzi honen bitartez honako hau azaltzera nator:


Urola ikastolako lehenengo mailan nago. Aurten lehenengo urtea dut hemen, aurreko urteetan beste ikastola desberdin batean egon naizelako. Aurten salto handia nabaritu dut, azterketa gehiegi jartzen dizkigutelako. Ez daukat denborarik ikasteko, kanpoan ekintza desberdin asko egiten ditudalako. Baita ere azterketei ematen diete garrantzi handiena, lan gehiegi egiten ditugu, batzuetan ez daukat denborarik ere lanak egiteko, eta ez diete batere garrantzirik ematen.


Horregatik, nik, nire gelakideen partetik, eskatu nahi dizut Azpeitiko Urola Ikastola Bigarren Hezkuntzan azterketak debekatzea, eta lanei garrantzi gehiago ematea.


Gure eskaera aintzat hartuko duzulakoan, jaso ezazu nire agurrik zintzoena.



Azpeitian, 2021eko otsailaren 9an




Izpt.



INGE ELIAS LAZAROBASTER




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

ERREPORTAJEA: BOBSLEIGH

                           BOBSLEIGH                             PLANIFIKAZIOA A1) GIDOIA -Titulua -Azpititulua -Nola egiten den -Jatorria e...