2021(e)ko martxoaren 5(a), ostirala

Azterketak debekatzeko eskaera

Jokin BIldarratz Sorron

Hezkuntza Saliburua

Eusko Juarlaritza

Gasteiz




Jauna: 


Nik, Nahia Amenabar Azpeitia, Azpeitiko Auskalo Non 6Bn bizi naizenak, harremanetarako telefono zenbakia 666 222 111 eta posta elektronikoa nahia.amenbar@ni.eus dudanak, honako hau azaldu nahi dizut:


DBH1eko ikaslea naiz. Nik eta nire gelakideek esan nahi dizugu azterketak debekatzea nahi ditugula Euskal Herri osoan. Ez zaigu modu egokiena iruditzen azterketak egitea ikasteko. Gelan egiten dugun lanarekin, aurkezpenekin, proiektuekin eta egiten ditugun ariketekin nahikoa dugu. Azterketak egitea buruko minak, estresak, horretan bakarrik edukitzea burua eta ez beste gauza batzuetan, suspenditzea… sortzen digu.

Jendeak azterketak edukitzen dituen egunean itota egoten da eta ez du arreta jartzen beste gaietan esaten dutenarekin. 


Horregatik guztiagatik, idatzi honen bitartez eskatu nahi dizut azterketak debekatzea Euskal Herri osoan. 


Nire eskaera hau kontuan hartuko duzulakoan, jaso ezazu nire agurrik zintzoena.



Azpeitian, 2021eko otsailaren 9an


Izp.



Nahia Amenbar

                                                                                   

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

ERREPORTAJEA: BOBSLEIGH

                           BOBSLEIGH                             PLANIFIKAZIOA A1) GIDOIA -Titulua -Azpititulua -Nola egiten den -Jatorria e...