2021(e)ko martxoaren 5(a), ostirala

Azterketak debekatzeko eskaera

Jokin BIldarratz Sorron

Hezkuntza Saliburua

Eusko Juarlaritza

Gasteiz


Jauna:



Jauna:

Malen Zufiria Ibarguren naiz,  Azpeitiko Auskalo Non kaleko 10B-n bizi naizena, 

eta harremanetarako 666666666 telefono zenbakia edo malen.zufiibar@ni.eus posta elektronikoa duena.  Idatzi honen bitartez honako hau azaldu nahi dizut:


Urola ikastolako DBH 1 mailan nabil. Nire ustez, azterketa gehiegi ditugu, eta ez dugu denborarik deskantsatzeko. Hurrengo astean 8 azterketa ditugu, eta horrela da aste guztietan. Honek eragindako estresagatik ezin izaten dugu ikasketetan zentratu. Horrek esan nahi du ez dugula denborarik azterketetako ikasteko, eta dena azkenengo egunean ikasi behar izaten dugu. Okerrenak asteburuak dira. Astebukaerak deskantsu bat hartu eta eskolatik deskonektatzeko dira, baina deskantsatu beharrean, ikasten gelditu behar dugu etxean. Denok oso estresatuta gaude, eta azterketak suspenditzeko beldur gaude. Hori gutxi balitz, irakalseek ez dute ongi esplikatzen eta gai berri batekin bi aste igaro baino lehen azterketa jartzen digute. Azterketak egin ondoren, hobeto iruditzen zaigu maketa bat edo ikasitakoerik aurkezpen bat egin gelakoen aurrean edo taldeetan jarri eta lan bat egin ikasitakoa demostratzeko, eta azterketei ematen zaien balioa, gelan egindako lanari eta bertan edukitako jarrerari ematea.


Horregatik guztiagatik, nik, nire gelakide guztien izenean, eskatu nahi dizut Euskal Herri osoan azterketak debekatzea ikasleei denbora librea uzteko eta estres gutxiago izateko.


Gure eskaera aintzat hartuko duzulako esperantzan, jaso ezazu nire agurrik zintzoena.





Azpeitian, 2021eko otsailaren 9an.



Izp.





MALEN ZUFIRIA IBARGUREN


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

ERREPORTAJEA: BOBSLEIGH

                           BOBSLEIGH                             PLANIFIKAZIOA A1) GIDOIA -Titulua -Azpititulua -Nola egiten den -Jatorria e...