BIDAIA KRONIKA
Capadocia, Apirilaren 15a
Azkenean iritsi naiz Capadociara, egun baten ondoren! Sekulako luzea egin zaigu bidaia. Lehenik eta behin, atzo goizeko 6,30etan esnatu nintzen, jantzi, maleta hartu eta plazara joan nintzen 07:00etarako, eta han lagunekin elkartu nintzen. Handik gutxira, horietako baten ama etorri zitzaigun bere furgonetarekin. Lagunaren amak San Jose Plazan utzi gaitu. Ordu 1 igaro baino lehenago iritsi ginen Bilbora, bertan janari pixka bat erosi genuen, adibidez: krispetak, litxarreriak, ura, frutak, txokolatezko palmera batzuk, gailetak, kafea….. Hegazkineko janari gehiena oso garestia da! Gero, bertako kafetegi batean gosaldu genuen. Esne beroa kakaoarekin. Bertakoak oso jatorrak ziren, eta oso goxoa zegoen guztia! Segituan iritsi zen autobusa hartzeko ordua. 09:30ean autobus geltokira iritsi ginen, eta 5 minututan iritsi zen. Eserlekurik erosoenak hartu genituen. 25 minutuan iritsi ginen gure geltokira (Bilboko aireportua), asko kosta zitzaigun billeteak ateratzea, baina azkenean atera genituen. 10:30ean genuen hegazkina; beraz, garaiz iritsi ginen. Hegazkinean sartu ginenean sekulako zirrara eta urduritasuna sartu zitzaigun. Sekulako suertea izan genuen, 4 lagun ginen eta sekulako kezka geunen, zeren eta ez genuen nahi ezezagun baten alboan eseri, baina zorionez 4 eserleku libre bilatu genituen elkarren alboan! 7 ordu geroago,beste autobus bat hartu genuen Kayseri herrira joateko. 18:15ak aldera iritsi ginen Kayseri herrira, bertako kaleetan bueltatxo bat eman, gutako batzuk zerbait erosi jateko, edo oroigarrirako zerbait hartu…. eta bazkaltzera joan ginen (badakigu oso berandu zela ordu hori bazkaltzeko, baina, aurrerago esan dugun bezala, hegazkineko janaria oso garestia da). Bertako janari ospetsuenetako batzuk hartu genituen jateko, sekulako betekadarekin autobus geltokira joan ginen berriz ere, (esan beharra dago dena oso oso goxoa zegoela) oraindik eta urduriago eta zizarra gehiago sortu zitzaigun, ia irirtsi ginen, 2 ordu baino lehen bertan egongo ginen, Capadocian!. Arratsaldeko 8,10 etan Göreme-ra iritsi ginen, segituan iritsiko ginen Capadociara! Azkenik taxi bat hartu genuen Capadociara iristeko. Eta handik ordubetera, bertan geunden! Egia esan taxia ez zen oso merkea, ia 90€ ordu bateko bidaia xixtrin bat, a zer engainua! Gero hotelera joan ginen. Dena oso luxuzkoa zen. Segituan joan ginen lo egitera, oso nekatuta geunden eta.
Capadocia, Apirilaren 16a
Gaur goizean oso goiz esnatu gara globoan ibiltzera joateko.
Esperientzia izugarria izan da. Horra hemen argazki batzuk:
Globotik jaitsi ondoren, konturatu naiz mugikorra falta zitzaidala. Orduak egon gara mugikorraren bila, eta konturatu gara galtzetako poltsikoan nuela sartuta. A zer burua nirea! Bazkaltzera joan gara jatetxe batera, erreserbaturik genuen tokia, baina ez digute sartzen utzi. Ordu erdi berandu iritsi garelako, zeren eta mugikorraren bila ibili gara, a zer estafa jatetxekoa! Azkenik hotelera itzuli gara. Pizza batzuk eskatu eta gure gelan jan dugu. Oraindik ere hemen gaude, hotelean. Bihar gehiago kontatuko dizuegu. Orain “valle de rosas”-era goaz. Joango gara idazten ikusi dugun guztia, eta gure gertaerak. Hurrengora arte!
Aio-aio!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina