PARIS
Apirilaren 23a
Goizean goiz poz ederrarekin esnatu eta nire aitak Hendaiako tren geldokira eraman nau. Urrutitik nire lagunak ikusi ditudanean, ilusionatu egin naiz.Trena 09:30ean hartu eta 11:00etan iritsi gara Parisera. Ni eta beste lau lagun etorri gara Parisera. Iritsi eta gure hotelera abiatu gara. Gure hotelak Fuor Season hotel george izena du, eta bost izarreko hotel eder bat da. Hotelean sartu eta azkar-azkar maletak logeletan utzi ditugu eta Paris esploratzen hasi gara.
Gidari turistiko bat hartu dugu bi egunetan Paris ikusteko. Gaur esan digu hiria ikusiko dugula eta bihar tokiak ikusiko ditugula. Paris zentrora joan gara eta gauza desberdinak ikusi ditugu. Auzo batzuk ikusi ditugu: Le Marais, Les Halles eta Montmartre. Oso politak ziren denak. Eguerdiko 2etan Boutary jatetxera joan gara bazkaltzera, oso ondo jan dugu, oso jatorrak ziren bertakoak.
Arratsaldean ez dugu gidari turistikorik eduki eta gu bakarrik ibili gara Parisen. Denda batzuk ikusi ditugu, Louvre museoan “Mona Lissa” ikustera joan gara eta, handik irten garenean, kafe bat hartu dugu. Gauen, hotelera afaltzera gindoazela, hotelaren aurrean mozkor kuadrilla bat ikusi eta korrika batean beldurtuta barrura sartu gara. Afaldu eta neka-neka eginda lotara joan ginen.
Apirilaren 24a
Gaur goizean pixka bat beranduago esnatu eta gosaltzera joan gara. Strada cafean gosaldu dugu. Eta gidari turistikoarekin, Torre Eiffela ikustera joan gara. Kalean jende asko zebilen, eta gure aldamenean zeuden laukote bati beraien gauza pertsonal batzuk lapurtu zizkioten (karterak,mugikorrak…)
Gero, Tuileriak lorategia ikustera gindoazela, nire lagun June galdu egin da, zeren aldrebes samarra baita, eta, nola ez dakien hiri handietan ibiltzen, gauza bat bururatu zaio: bakarrik hotelerako bidea zekienez, hotelerantz abiatzea. June galduta zegoen bitartean, creperi batera joan ginen, creperiak “Bretonne” izena zuen, eta bertan nik txokolatezko crepe bat marrubiekin jan dut, eta nire bi lagunak txokolatezkoa platanoarekin. Dena oso goxoa zegoen. Momentu bat iritsi zen Junek mugikorrik ez zuenez, ezin izan digu deitu. Hotelera iritsi denean, bera bakarrik, hoteleko mugikorra hartu eta guri deitu digu, Junekin hitz egin dugu eta, azkenean, denak berriro ere elkartu ginen.
Gaur hotelean bazkaldu dugu. Denetik jan dugu, eta bete-bete eginda siesta bat egitera joan gara. Siestatik esnatu eta meriendatzera joan gara. Denbora dexente pasa dugu leku eder bat billatzen meriendatzeko eta, azkenean, Jazi cafera joan gara. Gaur arratsaldean ez dugu museorik ikusi eta hirian zehar ibili gara. Gauean Pizza Romara joan gara afaltzera eta gero hotelera abiatu gara. Egun neketsu eta eder baten ondoren, poz- pozik ohera joan gara.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina