2021(e)ko apirilaren 27(a), asteartea

BIDAIA KRONIKA

 Seattle


Atzo goiz osoa lo pasatu ondoren, 14:00etako autobusa  hartu genuen Maddik, Elenek, Martinak eta laurok Donostiara joateko. 14:45ak aldera iritsi eta korrika joan ginen beste geltokira Bilbora zihoan autobusa hartzeko 15:00etan. 16:15ean Bilboko aireportuan gelditu zen autobusa eta ordubete itxaron genuen hegazkina heldu arte. Itxaroten genuen bitartean, check-ina egin genuen eta Duty Free dendara joan ginen. Behingoz hegazkina iritsi zen 17:15ean. Eserlekuen atzeko pantailetan “diecisiete” filma ikusten pasatu genuen hegaldi osoa, eta 19:20an lehen geldialdira iritsi ginen, Amsterdam. 


14 orduko eskala egin behar genuenez, toki batzuk bisitatzea erabaki genuen. Lehenengo, Ana Franken Etxea bisitatu genuen ordu betez eta gero Dam Plazara joan ginen. Taxi bat hartu genuen TripAdvisoren bilatutako “Dope” jatetxera joateko. Han afaldu genuen eta behin bukatutakoan beste taxi bat hartu genuen Ambassade hotelera joateko. Gau luzea pasatu genuen kristoren gogoa genuelako Seattlera zihoan hegazkina hartzeko. Ez genuen ia lorik egin nerbioengatik, baina pare bat ordu lo egitea lortu genuen. Gaur goizean 7etan esnatu gara eta Starbucksera joan gara gosaltzera. Maletak prestatzerakoan, pentsatu dugu ezin genuela Amsterdametik joan ariketa tipikoena egin gabe: bizikleta bat alokatu. Bakoitzak bizikleta bat hartu eta buelta bat ematera joan gara. Jada jende asko zegoen kalean eta Maddik ia pertsona bat jo du, inoiz baino barre gehiago egin dugu! 9:15ean aireportura iritsi gara eta, check-ina egitean, Elene konturatu da pasaportea hotelean ahaztu duela. Taxi bat hartu dugu hotelera joateko, pasaportea hartu eta berriro aireportura joan gara. Zorionez, puntual iritsi gara, 10:00etan. Maletak fakturatu eta 10:15ean hegazkinera igo gara. 


Hegaldi erdia lo pasatu dugu. Gero, hegazkineko zerbitzaria karritoarekin pasatu da eta bazkaria eskatu diogu. Beste erdia, Maddi, Elene eta Martina filmak ikusten egon dira. Tom eta Jerryrenak gehien, baina Spidermanen bat ere ikusi dute. Nik liburu bat irakurri dut Spotifyn “Boulevard of Broken Dreams” entzuten nuen bitartean. Hegaldiko zerbitzaria berriro pasatu da eta afaria eskeini digu. Denok zopa jan dugu, Maddiren gustokoena da eta.  Hango 11:20an iritsi gara. 10 ordu eta 5 minutuko hegaldi luze baten ondoren, Warwick Seattle hotelera joan gara check-ina egiteko. Oso bista onak daude gure gelatik. Hoteletik irten bezain pronto, Seattleko Hegaldien Museoa bisitatu dugu. Izututa gelditu gara hor dagoen hegazkin kopuruarekin. Ondoren, zentro historikora joan gara, “Occidental Park”etik hasi gara eta ordu erdiz han egon gara. Gero “Columbia Center” eraikina bisitatu dugu, eta, oso altua denez, Seattle osoa ikusten da bertatik. 13:00ak aldera, hotelera bueltatu gara bazkaltzera. Buffet librea zegoen eta asko jan dugu laurok. Igogailuan geundela, mutiko gazte batek esan digu Arctic Monkeys taldeak kontzertu bat eman behar zuela arratsaldeko 8etan Seattlen bertan, eta erabaki dugu joatea, baina lehenengo, turismo gehiago egitera joan gara. “Capitol Hill” auzotik pasa gara, “E

John” kalean hasi eta “Broadway” kalean bukatzen da. Martinak akuariora joan nahi zuenez, “Capitol Hill”etik irten garenean bertara joan gara. Ondoren, kontzertura joan gara. Gure kantu gustokoenak jo dituzte, eta, gainera, zorteko izan gara Alex Turnerrek, taldeko gitarrista eta abeslariak,  bere gitarra oparitu digulako. Publiko osoa inbidiaz beteta zegoen! 23:00etan irten gara kontzertutik eta hotelera bueltatu baino lehenago, Seattleko jatetxerik onenera joan gara, “The Pink Door”. Bizian jan dudan janarik onenetakoa izan da. Afaldu ondoren, hotelera bueltatu gara eta bihar Seattle esploratzen jarraitzeko gogoarekin, ohean sartzeko irrikitan nago.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

ERREPORTAJEA: BOBSLEIGH

                           BOBSLEIGH                             PLANIFIKAZIOA A1) GIDOIA -Titulua -Azpititulua -Nola egiten den -Jatorria e...