2021(e)ko martxoaren 3(a), asteazkena

Melissari gutuna

 

 Kaixo, Melissa:

Zer moduz zaude? Maddi naiz, zure kuadrillakoa, badakizu. Zure gutuna irakurri dut, eta arratsaldeak triste pasatzen dituzula ikusi dut. Agian zure bikotekidearikin ez zaude oso gustura. Kasu asko ez dizula egiten ulertu dut. Horrela bada ulertzen zaitut, atzo kalean Mixirekin ikusi nuelako. Ez nago seguru zuri adarrak jartzen ari den, baina kontuz ibili. Gaizki sentitzen bazara arratsaldeetan etorri guregana paseo bat ematera. Pentsatzen dugu parre pixka bat egingo duzula eta zure bikotekidearekin ahazteko modu erraz bat dela. Agian bakarrik edo lagunen batekin bidaia bat egin dezakezu. Nik Kanarietara joatea gomendatzen dizut, isla lasaiak eta paketsuak direla iruditzen zait. Zuk nahi duzuna egin, baina arratsaldeak lasaiago pasatzeko ideia bat dela iruditzen zait. Jada lasaiago zaudenean zure bikotearekin hitz egin eta ea egia esaten dizun, baina ez zaitez oso seguru egon, agian, ez dizu eta egia esango, baina pazientziarekin lortuko duzu. Zure oraingo bikotekidea uzten baduzu, seguru beste hobeago bat aurkituko duzula!


Muxu handi bat

Maddi

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

ERREPORTAJEA: BOBSLEIGH

                           BOBSLEIGH                             PLANIFIKAZIOA A1) GIDOIA -Titulua -Azpititulua -Nola egiten den -Jatorria e...