2021(e)ko martxoaren 3(a), asteazkena

 Kaixo, Melissa:

Zer moduz zaude? Ni David naiz, zure kuadrillako betiko laguna. Noiz etorriko zara berriro Azpeitira? Berriz etortzen zarenean gauza asko egingo ditugu; adibidez, mendira eta saguak harrapatzera joango gara, eta diskotekara ere bai. Ni batzuetan bakarrik nago zeren eta beste katuak oporretara joaten dira, edo desagertzen dira. Horregatik, batzuetan bakarrik nago eta nahi nuke beste katu batekin egon. Nahi nuke zu Azpeitira etortzea. Oso herri polita da. Tokirik politena Loiola da. Toki polit gehiago badaude, baina gu biontzat hoberena Loiolara joatea da. Gero mendira joango gara, eta beste lagun batzuekin geratuko gara. Unai eta Patxi, katu horiek, batzuetan oso bihurriak eta alferrak dira, baina baita jatorrak ere. Badago beste bat, Jose izena duena, oso antipatikoa. Ez da inoiz geratzen gurekin kalera ateratzeko, eta batzuetan beste kuadrilla batekin ikusten dugu. Agian gure kuadrillatik bidaliko dugu eta zu hartuko zaitugu. Horregatik idatzi dizut gutun hau, zu Azpeitira etortzeko gurekin ateratzeko, eta ez egoteko egun osoa etxean bakarrik. Muxu handi bat eta ondo izan. David"

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

ERREPORTAJEA: BOBSLEIGH

                           BOBSLEIGH                             PLANIFIKAZIOA A1) GIDOIA -Titulua -Azpititulua -Nola egiten den -Jatorria e...