2021(e)ko martxoaren 5(a), ostirala

AZTERKETAK DEBEKATZEKO ESKAERA

 Jokin Bildarratz Sorron

Hezkuntza Sailburua

Eusko Jaurlaritza

Gasteiz



Jauna:


Maier Badiola Uranga naiz, Azpeitiko Auskalo Non kaleko 3-2 Dn bizi naizena, eta

harremanetarako 688 78 93 42 telefono zenbakia edo maibad2020@urola.eus posta elektronikoa duena. Idatzi honen bitartez honako hau azaldu nahi dizut:



Urola ikastolako DBH 1. mailan nago. Dakizunez, azterketa asko ditugu; batzuetan, egunean bi edo hiru azterketa edukitzen ditugu. Ikasleoi ez zaizkigu azterketak egitea gustatzen, gainera, buruz ikasi eta gero, ahaztu egiten zaigu ikasten duguna. Askok suspenditzen dute, nerbioek buruko mina ematen dute, ez da ikusten ikasle batek asko dakien edo ez, denbora gutxi edukitzen dugu ikasteko, oso estresatuta gaude azterketengatik… 


Horregatik guztiagatik, nik, nere gelakide guztien izenean, eskatu nahi dizut Euskal Herri guztian azterketak debekatzea.


Gure eskaera aintzat hartuko duzulako esperantzan, jaso ezazu nire agurrik zintzoena.


Azpeitian, 2021eko otsailaren 9an


Izpt.


MAIER BADIOLA URANGA


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

ERREPORTAJEA: BOBSLEIGH

                           BOBSLEIGH                             PLANIFIKAZIOA A1) GIDOIA -Titulua -Azpititulua -Nola egiten den -Jatorria e...