2021(e)ko martxoaren 3(a), asteazkena

MELISSA KATUARI GUTUNA

 Kaixo, Melissa:


Zer moduz zaude? Ni June naiz, zure kuadrillakoa. Ohartu naiz arratsaldeetan triste samar egoten zarela, kontable horrekin zaudelako izango da. Bikotea gaizki aukeratu duzu. Etor zaitez nirekin, askoz hobeto pasatuko dugu. Plan dibertigarriak egingo ditugu: bidaiatu, parrandan irten… Ez zara aspertuko eta oso pozik biziko gara. Gainera, zure bikote kontableak adarrak jartzen dizkizu beste kuadrillako Maria eta Leirerekin. Utzi egin behar duzu! 


New Yorkera joateko bi billete ditut, bat zuretzat eta bestea niretzat. Eraikin guztiak ikusiko ditugu, zure gustukoak eta nire gustukoak, eta gero saskibaloi partida bat ikusiko dugu. Bukatutakoan jendeak zabor-ontziak betetzen ditu. Pare bat asterako janaria behintzat egongo da! Zin egiten dizut minik ez dizutela egingo, nahi duzun guztia egingo duzu, kontrolik gabe. Esan didate Zelanda Berrira ere joan nahi duzula. Nahi baduzu joango gara. Kanguroak bizi dira hor, ezta? Animalia maitagarriak iruditzen zaizkit. Etorri nirekin, Melissa, ez zara damutuko!


Besarkada handi bat.

June


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

ERREPORTAJEA: BOBSLEIGH

                           BOBSLEIGH                             PLANIFIKAZIOA A1) GIDOIA -Titulua -Azpititulua -Nola egiten den -Jatorria e...