Zer moduz zaude? Jakingo duzun bezala, Inge naiz, zure aspaldiko lagun fidela.
Irakurri dudan bezala, oso triste zaudela ikusten dut. Horregatik, zure tristura kontuan izanda, pentsatzen dut zure bikotea dela arazoa. Orduan bidal ezazu pikutura eta esaiozu ez zaudela gustura berarekin.
Nire lagunekin hitz egiten egon naiz zure egoerari buruz, eta, orduan, pentsatu dugu, gurekin etortzea duzula urrengo astean dugun bidaiara.
Londresera goaz, nire lagun baten familia bertan bizi da, eta, pisu bat utziko digute udara eder hau denok batera elkarrekin ederki pasatzeko. Gainera, nahi dugun eraikin eta museo ospetsuetara joango gara, Tower Bridgera ere bai, zure gustukoenera.
Zu ez arduratu pentsatzen duzulako ez daukazula denborarik maleta eta billeteak prestatzeko; izan ere, lehenbailen erantzuten baduzu zure erabakia, denbora gehiago edukiko dugu zuri gauzak behar diren bezala prestatzeko abentura eder honetarako.
Espero dut, zure hobebeharrez, gurekin etortzea eta zure bikotekidea betiko ahaztea.
Zure erantzunaren zain gaude!
Muxu potolo bat!
Inge
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina