Apa, Melissa:
Zer moduz zaude? Asko pozten naiz zurekin hitz egiteaz. Dakizun bezala Malen naiz, zure betiko laguna. Aspaldian ez dizut oso alaai ikusten arratsaldeetan, eta horretaz hitzegin nahi dizut gutun honetan.
Arratsaldeetan oso triste egoten zarela ikusi dut eta guk biok badakigu ez dela arratsaldeak tristeak direlako, hau da, zure bikoteagatik da. Oso mutil lagun aspergarria da. Katuok ez gara bizi gure bizitza erdia triste eta aspertuta pasatzeko. Askoz gusturago biziko zinateke mutil adeitsu, jator, “martxoso”, guapo…. batekin. Mutil aspergarri horrek ez dizu askatasunik ematen. Baina zeure mutil perfektua bilatuko bazenu gustorago biziko zinateke, ez kontable aspergarri horrekin bezala. Zuk behar duzun mutil horrek larrosak oparitu beharko lizkizuke, festetara eraman, paseatzera joan, jatetxe garestietan jan…. bizitza gehiago baloratu ahalko zenuke. Mutil aspergarri hori bota ezazu pikutara, eta goazen bidaiara, ez zara damutuko.
Espero dut nire aholkuei kasu egitea.
Animo, eta musu handi bat!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina