2021(e)ko martxoaren 3(a), asteazkena

Melissa katuari gutuna

 Kaixo, Melissa: 


Zer moduz? Espero dut ongi zaudela baina uste dut hori ez dela kasua. Gutun hau idazten dizut gaur zutaz gogoratu naizelako. Ongi gogoratzen zaitut, zu eta zure “nobio” aspergarri hori; oraindik batera zaudete? Espero dut ezetz, ez zen oso dibertigarria katu kontable aspergarri hori. Zure nobioa ez da batere dibertigarria, ezta ere guapoa, ezta ere azkarra, zeren zu bezalako katu eder bat izanda nola ez du aprobetxatuko? Gainera, ez badakizu ere… Zure nobio tonto hori beste katu eme batzuekin ikusi dut, eta ez naiz ni bakarra. Zure azpian bizi den Begoñari galdetu, jenio txarra du, baina hala ere beti dabil begira. 


Horregatik esaten dizut, nahi baduzu egunen batean tabernan batu gaitezke, eta katu guapo eder bat topatu dezakezu, badakizu zer esan nahi dudan. Nik ezagutzen ditut zenbait zu bezalako katu batekin egotea asko gustatuko litzaiekeenak. Zuretzat perfektuak, guapoak, maitagarriak, eta bereziki dibertigarriak. Ez zara damutuko, nire gomendioak beti dira onak. 


Bestela, nahi baduzu, bazkaltzeko gelditu gaitezke, eta zerbait egiteko gelditu, lagunarteanongi pasatzeko, mendira joan, mahai-jolasetara jolastu, edo bestela, beste herri batera joateko edo. Esan plana gustatzen zaizun. Ez bada horrela, zuk proposatu zerbait. Eta hala, dibertsio pixka bat gehitzeko zure biziari, eta mesedez, egin ezazu neregatik… Bidali ezazu kontable aspergarri, zikin, eta maltzur hori, PIKUTARA! MESEDEZ!


Hurrengora arte!


Alaitz


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

ERREPORTAJEA: BOBSLEIGH

                           BOBSLEIGH                             PLANIFIKAZIOA A1) GIDOIA -Titulua -Azpititulua -Nola egiten den -Jatorria e...