Jokin Bildarratz Sorron
Ezkuntza Sailburua
Eusko Jaurlaritza
Gasteiz
Jauna:
Ane Labaka Gorostidi naiz, Azpeitiko Santutxo Auzuneko 2. portaleko 2 ezkerrean bizi naizena, eta harremanetarako 674567890 telefono zenbakia ala anelab@urola.eus korreo elektronikoa duena. Idatzi honen bitartez honako eskaera hau egin nahi dizut:
Urola ikastolako DBH 1 ean nabil. Ikastola honetan nire lehen urtea denez, aldaketa handia somatzen dut; izan ere, azterketa asko izaten ditugu. Ez zait ikasteko modu onena iruditzen; izan ere, segituan ahazten zaigu guztia, asko urduritzen gara azterketa boladan, eta, ondorioz, ez dira azterketak ondo ateratzen. Gainera, batzuetan, egunean azterketa bat baino gehiago izaten ditugu, eta ez dugu guztia ondo ikasteko denborarik izaten. Egun batean hiru egin genituen jarraian, azkenean, buruko minez amaitu genuen eguna.
Horregatik guztiagatik, nik, gelakide guztien izenean, eskatu nahi dizut Euskal Herri osoan azterketak debekatzea.
Gure eskaera aintzat artuko duzulako esperantzan, jaso ezazu nire agurrik zintzoena.
Azpeitian, 2021eko otsailaren 9an
Izpt.
ANE LABAKA GOROSTIDI
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina