2021(e)ko martxoaren 3(a), asteazkena

GUTUNA MELISSA KATUARI

Kaixo, Melissa: 

 Zer moduz zaude? Ni ondo nago baina kezkatuta, oso bakarrik sentitzen zarela iruditzen baitzait. Nire ustez, arratsaldetan triste egotearen arrazoia zure mutil lagun aspergarri horren errua da. Zuk hori baina mutil dibertigarriago batekin ibili behar zenuke, ez kontable aspergarri eta motel horrekin. Zuk parrandara irteteko moduko katu ar dotore eta dibertigarri bat behar zenuke. Bidali ezazu pikutara faktura artean eguna igarotzen duen katu tontolapiko hori eta aurkitu ezazu katu polit eta dibertigarri bat. Askoz bizimodu hobea izango duzu eta ez zara inoiz damutuko hori eginaz. Gainera, lehengo astean nire lagun batekin kalean zehar nindoala, zuretzako egokia izango litzatekeen katu ar dotore bat ezagutu nuen. Zure mutil hori baina askoz dibertigarriagoa zirudien, eta Andres du izena. Hemen bidaltzen dizut Andresen telefonoa: 687 47 65 53 Deitu iezaiozu eta gera zaitez berarekin. Ziur nago ondo ibiliko zinateketela elkarrekin. Nire gomendioari kasu egingo diozulakoan nago.

Muxu handi bat! 
Ikusi arte!

Ane

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

ERREPORTAJEA: BOBSLEIGH

                           BOBSLEIGH                             PLANIFIKAZIOA A1) GIDOIA -Titulua -Azpititulua -Nola egiten den -Jatorria e...